Nola lortu ortu bat
Zabalortuko esleipenak lau urtean behin egiten dira 2015eko maiatzetik.
Azkena 2023ko maiatzean egin zen.
Interesa duten pertsona guztiak gurekin harremanetan jartzera animatzen ditugu, bai itxarote-zerrendan sartzeko eskatu nahi badute, bai 2027an egingo diren esleipenetan parte hartu nahi badute.
Bitartean, Baldintzak eta Baremazioa kontsulta ditzakezu.
ORTUBI
Bestalde, Zabalganan, eta hiritarren aurrekontu parte-hartzaileei esker, aurten bigarren ortu bat egitea onartuta dago, Ortubi.
Edozein informazioa nahi izanez gero, jarri zaitezke harremanetan
korreoaren bidez: zabalganaortubi@gmail.com edo https://www.facebook.com/zabalganaortubi
Eskerrik asko zure interesarengatik.
ORTUBI: Zabalganako ortu berria.
Aspalditik ari gara eskatzen bigarren baratza Zabalgana auzoan, nork bere kabuz kudeatua, ekologikoa eta auzoari zabalik egongo dena. Auzotarren topaleku bat, naturari loturiko jarduerak egin ahal izatek (lurra landu, heziketa, materia organikoa berrerabili, birziklatu...). Zabalortu izandako arrakasta ikusirik, herritar askok nahiko luke lur puska txiki bat etxetik gertu, familiarekin eta lagunekin aisialdiaz gozatzeko eta auzoko jendea ezagutzeko.