Zabalganeko Hiri-Ortuen proiektua
Vitoria-Gasteiz
Zabalganeko Hiri-Ortuen proiektua Vitoria-Gasteiz

Zabalortu, hiri-ortuak sortzeko auzokideen proiektua da. Autogestionatutako ortuak lotzeko proiektua. Hiru helburu nagusirekin jaio zen: fruitu eta barazkien landaketa, formazioa eta heziketa, eta gune soziokultural ezberdina sortzea. 


Zabalgana auzo gaztea da, espazio eta okupatu gabeko partzelekin, eta gune hauek betetzeko ekimenak dituena. Auzoan, jarduera autogestionatuak egiteko espazioen eskaera zabala dago, horien artean, nekazaritza ekologikoa.


2112ko uztailean, auzokideen lan neketsuaren ostean, jaio berria zen Zabalortu elkartea Vitoria-Gasteizko udaletxean aurkeztu genuen. Itxaronaldi luzea eta gero, azkenean 2015eko maiatzean udaletxeak giltzak eman zizkigun. Hemen Eusko Jaurlaritzako erregistroaren dokumentua daukazu. 


Vitoria-Gasteizko Zabalgana auzoan dauden ortuak, ortu sozial eta ekologikoak, aisialdi eta jarduera ludiko-hezigarrirako gunea eskaintzen dute beraien promozio, sustapen eta landaketaren bitartez. Hauen helburua ingurumena errespetatzen duen nekazaritza berreskuratzea eta mantentzea da. Eta bide batez, aisialdi eta kulturala den beste aukera bat sortzen dute.


Gure balioak, autogestioaren kultura eta asoziazionismoa sustatzen oinarritzen dira. Horretarako, ortuez baliatzen gara proiektu ezberdinetan: auzo elkarguneak, bidaiak, hitzaldiak, tailerrak, bisitaldiak, eta abarrekoak. Elikadura osasuntsua bultzatu nahi dugu, herritarren parte-hartzearekin batera garapen jasangarrian. Eta honela, biodibertsitate guneak sortuz. Baita ere, ingurunea eta gizakien arteko erlazioa ezarri eta baloratuz, bizirik mantentzen gaituen ingurumena errespetatuz.


Webgune honetan informazio ezberdinak eskuratu ditzakezu: ortu bat nola lortu, urtean zehar egingo diren jarduerak, dokumentuak deskargatu, gure jardueren estekak eta argazkiak, edo gurekin harremanetan jartzeko.

Lortu duguna
Lortu duguna

Zabalortuk, auzoko jende talde bat elkartzea lortu du bere lana eta denbora proiektu komun batean ilusioz emateko. Ideien, ilusioen, eta auzokideen arteko erlazioak lantzeko elkargunea sortzea lortu du. Zabalortuk, oso arrera ona izan du auzoan, horregatik, jende asko bertaratzen da bileretara, eta gero eta bazkide gehiago ditugu.


Baita ere, beste esperientzia eta proiektuetatik ikasi dugu, proposamen berriak Zabalganara ekartzeko.


Zabalortuk, babes osoa lortu du udaletxearekin, bai politika mailan, bai teknikoki. Horren ondorioz, erabiltzen dugun partzela lortu zen. Prozesu hau, tekniko eta auzokideen artean burutu da, bi aldeentzat aberasgarria izanik. Baita ere, beste auzoetan interesa piztea lortu dugu, hiriko beste lekuetara gure proiektua kopiatzeko asmoarekin.


Zabalganako hiri-ortuak prestatzeko lanak.

Azkenik, Zabalortuk ere ate bat zabaltzea lortu du auzokideen ideiak, jarduerak eta beste proiektu batzuk Zabalortutik bideratzeko. Zabalganako hiri-ortuak prestatzeko lanak.

Nola heldu
Share by: