Aurrematrikulazio orria

Orri honetatik aurrez izena eman dezakezu Zabalortuko baratzeetako bat kudeatu ahal izateko

Hasi aurretik, ziurtatu ezagutzen dituzula baratze bat aukeratzeko Baldintzak eta baremazioa.


Aurrematrikula egiteko epea:

  • Online: 2024ko apirilaren 10etik 20ra
  • Aurrez aurrekoa: 2024ko apirilaren 21ean, 11: 00etatik 12: 00etara


Aurrematrikulazio orria

Lehena, ortuko adinez nagusiko kide guztien izena sartu. Ostean, baremaziorako kontuan hartuko diren lau personen datuak bete.


Jarraian, erantsi puntuatzeko nahi dituzun dokumentuak. Errolda eta familia-liburua erabiliko ditugu bizilekuaren eta guraso bakarreko etxebizitzaren arabera puntuatzeko.


Errolda-ziurtagiriak eskuratzeko, jo helbide honetara:

https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org


* = derrigorrezko eremua



Egokiak diren agiriak erantsi:

Bazkideei e-posta bidez egiten dizkiegun abisuak

Nahiz eta Zabalortutik ahal dugun guztia egin gure e-posta informatiboak ez zaikizue beti iristen, eta gure kontroletik guztiz kanpo dauden arrazoiengatik ez dituzue jasotzen.
Web-gune orri honetan bidalitako mezu elektroniko guztiak kontsultatu ahal izango dituzue. Aldi berean aholku labur eta erraz batzuk daude Zabalortu-ko mezuak etorkizunean jaso ditzazun.

Zabalortuko posta “spam” delakoa
Gaur egun, posta-sistema guztiek (Gmail, Hotmail, Yahoo eta abar) adimen artifiziala erabiltzen dute zabor moduko jotzen dituzten mezuak (publizitatea, iruzurrak) detektatzen saiatzeko. Hala, normalean "spam” deitzen zaion karpetan biltzen dute, erabiltzaileak ireki ez ditzan. Adimen-inteligente horrek ez du gaitasun inteligente nahiko nola Zabalorturen mezuak zakar-ontzira ez bidaltzeko. Beraz, guk ezin dugunez kontrolatu zuen posta-ren sistema azkarra, ezin ezer egin!

Zuek Bai! Zuek zerbait egin dezakezuela berri on bat da. Azaltzen dizuegu KONPONBIDEA.

Helbide elektronikoa, zabalortu@gmail.com, kontaktu gisa gordetzen baduzue, zuen posta sistemak helbide lagun gisa tratatuko du eta ez lituzke gure mezuak SPAM karpetara bidali behar.

Gmail-eko sustapenen erlaitza
Gmail erabiltzen duzuenak: konturatu zarete hainbat erlaitz dituzuela, ezta? Hala da. "Promozioak" du izena horietako batek. Googlek, berriz ere bere adimen artifiziala erabiliz, publizitatetzat jotzen dituen mezuak bidaltzen ditu hara. Zabalortuko E-mailekin egin ohi du hori, zoritxarrez.
Nola iritsi
Share by: